Enpresa-proiektuak modu kualitatiboan eta kuantitatiboan aztertzen dituzte EKARPENeko profesionalek, inbertsioa egin behar duen sozietateko taldearekin batera. Ateratzen den proposamena Inbertsio Batzordeari bidaliko zaio, horren inguruko txostena egin dezan. Batzorde hori bazkideen ordezkariek osatzen dute.
Azkenik, EKARPENeko Administrazio Kontseiluak, organo subirano gisa, inbertsio-proposamenaren inguruko erabakia hartuko du.