Inbertsio-politikak

EKARPENen inbertsioak kotizatu gabeko sozietateetan egiten dira, eta, batez ere, aktibo nagusiak edo erabaki-zentroa eta eragiketa garrantzitsuak, edo dagokion Taldearenak, Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten sozietateetan:

  • Euskadiko lurralde historiko ezberdinetan izaera “ekarlea” duten enpresa-taldeak, ingurunean garrantzitsuak direnak.
  • Berrikuntza-osagai altua duten proiektuak.
  • Garrantzi finkatua eta/edo hazteko gaitasuna duten proiektuak.
  • Jarraitzeko edota hazkunde, nazioartekotze, berrikuntza, aliantza estrategiko, familia-ondorengotza, eta abarreko prozesuetan finantzaketa beharrean aurkitzen diren proiektuak.
  • Industria-bazkideak eta/edo zuzendaritza-talde solidoak eta egiaztatutako esperientzia dituzten proiektuak.
  • Sei eta zortzi urte arteko denboraldian desinbertsioa egiteko aukera garbiak aurkezten dituzten proiektuak.

EKARPENen inbertsioak finkatze-prozesuetan edo enpresen hazkundean edo garrantzi nabarmena duten talde helduetan oinarritutako eragiketetara bideratzen dira batik bat. Tarteka, EKARPENek, baita ere, inbertituko du proiektu batzuen fase goiztiarretan; hau da, sektore finkatuetan berrikuntza altua eskaintzen duten enpresetan eta sektore berritzaile estrategikoetan lan egingo duten enpresetan hazteko potentzial handia duten proiektuetan.