Gure egitekoa

EKARPEN, enpresak sustatzeko sozietate gisa, erreferentziazko inbertitzailea da euskal esparruan. Industria-ehuna finkatzen eta dinamizatzen laguntzen dugu, enpresa-proiektu solidoei laguntza eskainiaz kontzentrazio, hazkunde, nazioartekotze, berrikuntza eta/edo familia-ondorengotzako prozesuetan. . Modu horretan, euskal enpresen posizionamendua errazten dugu, globalizazio ekonomikoaren erronken aurrean; horrela, enpresen arteko lankidetza eta aliantza estrategikoak sustatzeaz gain, finantzaketa-gaitasuna optimizatu eta kudeaketa profesionalizatzen laguntzen dugu.

Enpresei finantza-baliabideak ematen dizkiegu, akzioetan parte hartuaz (ez gehiengoduna) eta akzio bihur daitezkeen partaidetza-maileguen bidez. Gu enpresa-proiektuan gauden bitartean, gure taldearen esperientzia osoa jartzearekin batera, administrazio-organoetan parte hartuko dugu.