EKARPENek, Kalitate-politikaren arabera, Kalitatearen Kudeaketaren Ziurtagiria, ISO 9001:2008 nazioarteko arauan oinarritua, jaso zuen AENORren eskutik 2010eko martxoaren 31n.
Ziurtagiri horretan egiaztatzen da EKARPENek kudeaketa-sistema integratua ezarri duela, arauak ezarritako baldintzak betetzen dituena, dagozkion eskuliburu, prozesu eta prozeduren dokumentu eta guzti.
Modu horretan, AENORrek onartu du EKARPENen kudeaketa-sistemaren kalitatea. Ziurtagirian honela agertzen da:
“Enpresa-proiektuetako finantza-baliabideen kudeaketa eta inbertsioen nahiz desinbertsioen analisia, segimendua eta kontrola, akzioen partaidetza ez gehiengodunarekin eta/edo partaidetza-maileguen bidez, aldi baterako”.
Gure kalitate politikak konpromiso zehatz hauek hartzen ditu barne:
- Kalitatezko zerbitzua bermatuko duten lan sistemak ezartzea, partaidetutako enpresen beharrak asetzera zuzenduta.
- Inbertsioen analisi eta jarraipen prozesuetan gardentasun eta objektibotasun printzipioak nagusitu behar dira, definitutako kalitatea kudeatzeko sistema zorrotz betez eta beti Enpresaren gobernu-organoen menpe.
- Kalitatea Kudeatzeko Sistema bat ezartzea eta mantentzea, prozesuen kudeaketan oinarritutakoa eta Sozietate Parte-hartzaileen beharretara bideratuta, gure prozesu eta zerbitzuen kalitatearen etengabeko hobekuntzan aurrera egiteko aukera ematen diguna.
- EKARPENeko langile guztien konpromisoa eta erantzukizuna bermatzea, gure lanaren eta gure proiektuen kalitateari dagokionez.
- Gure langileen trebetasunak eta gaitasunak hobetzea, ikaskuntza eta prestakuntza erraztuz.
- Gure jarduerari aplikatzen zaion legedia zorrotz betetzea, uneoro indarrean dagoena.