Pribatutasun Politika

Pribatutasun-politika honek EKARPENen datu pertsonalen tratamenduei buruzko informazioa ematea eta interesdunen eskubideak zein diren azaltzea dauka helburu, honako hauexetan xedatutakoaren arabera: Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2016ko apirilaren 27an Pertsona Fisikoen Babesari buruz emandako 2016/679 Araudia (EB), norberaren datuen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez (aurrerantzean, DBAO); eta Norberaren Datuen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBEDBLO).

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Webgune honen arduraduna EKARPEN SA da (aurrerantzean, EKARPEN).

Pribatutasun-politika hau interesdunak EKARPENi webgune honetan ematen dizkion datu pertsonal guztiei ezarriko zaie, baita enpresak bere webguneen bidez eta beste edozein komunikazio-bideren bitartez eskaintzen dituen produktuen eta zerbitzuen inguruko interesa duten pertsona fisiko guztiei ere. EKARPENen pribatutasun-politikak gardentasuna eman nahi dio datuen babesari buruzko indarreko arautegia betetzeko asmoz zure datu pertsonalak nola tratatzen ditugun azaltzen duen informazioari.

Arduradunaren identifikazioa:

Euskadirako erakarpen estrategikoa duten sektore berritzaileei balioaren sorrerarako ahalmen handiko eta tamaina egokiko proiektuak lortzen laguntzeko eratu zen EKARPEN. Gure kudeaketarako, pertsonen datuak tratatu behar ditugu hurrengo kapituluan aipatzen diren tratamenduen arabera. Nor garen xehetasunez ikusteko: http://www.ekarpen.es/

Interesduna EKARPENekin jarri ahal izango da harremanetan ekarpen@ekarpen.es postaren bidez edo Rodríguez Arias kalea 23, 48009 Bilbo (Bizkaia) helbidean, datuen babesaren arloko edozein zalantza edo premia edukiz gero.

Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak eta zer legitimazio dugu horretarako?

EKARPENek Tratamenduko Jardueren Erregistroa dauka, eta, bertan, tratamenduaren arduradun moduan egindako hurrengo tratamendu guztien xehetasunak azaltzen dira:

  • a) HARREMANAK: EKARPENekin lotura dutenen edo negozio-interesa dutenen harremanetarako datuak. Era berean, datu horiek tratatuko ditugu, iradokizunei zein jakinarazpenei erantzuna emateko eta, horrela, geure zerbitzu onena eskaintzeko.
  • b) IZANGAITZAK: EKARPENeko lanpostuetarako hautaketa-prozesuen kudeaketa.
  • c) Pribatutasun-politika honetan xehetasunez azaltzen ez diren GIZA BALIABIDEEKIN lotutako tratamenduak.
  • d) EKARPEN osatzen duten BAZKIDEEKIN eta KONTSEILARIEKIN lotutako tratamenduak.
  • e) Beste helburu batzuk: era berean, beste helburu batzuetarako ere erabili ahal izango ditugu zure datu pertsonalak. Horretarako, ohartarazpen berezia egingo dizugu biltzen direnean, eta zure baimena lortuko dugu beharrezkoa denean.

Legitimazioa

Zure datu pertsonalak tratatzeko, gure webguneekin duzun elkarreragin-motaren araberakoa izango da gure legezko oinarria.
Gure jardueraren gaineratikorako, zure datu pertsonalen tratamendua zilegi egiten digun oinarri juridikoa lehen azaldutako helburuen eta interesdunen taldeen arabera aldatuko da. Honako hauexek dira oinarri horiek:

• Legezko betebeharren betearazpena

• Enpresa moduan ditugun interes legitimoak

• Datu pertsonalen titularren berariazko baimena, beharrezkoa denean.

Noiz arte gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

EKARPENek erakundearekin duten harremanak dirauen bitartean gordeko ditu interesdunen datuak, eta, horren ostean, ezarri beharreko legeria bakoitzean artxiborako eta dokumentaziorako zehaztutako arautegian xedatutakoaren arabera gordeko dira datuak. Eskubidea eskatuz gero, eskatu duzun eskubidearen arabera ezabatuko dira zure datuak.

Nork dauka zure datu pertsonalak eskuratzeko aukera?

EKARPENek datu pertsonalak laga edo jakinarazi ahal izango ditu, administrazio publikoekin dituen betebeharrak betetzeko, unean-unean indarrean dagoen legeriaren arabera halaxe eskatzen denean; eta, hala badagokio, baita beste organo batzuei, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei, esaterako, eta organo judizialei ere.

EKARPENek zure datu pertsonalak partekatzen ditu zure datu pertsonalak bere izenean eskuratu eta tratatzen dituzten hirugarren hornitzaileekin, eta, haiekin, datu pertsonalak erabiltzeko baldintzak eta eskakizunak zehaztu ditugu kontratu batean.

Zein dira interesdunen eskubideak?

Honako eskubide hauek erabili ahal izango dituzula jakinarazten dizugu:

  1. Zeure datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, zein tratatzen ari diren jakiteko.
  2. Zuzena ez den edozein datu pertsonal zuzentzeko eskubidea.
  3. Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, hori egiterik dagoenean.
  4. Zure datu pertsonalen tratamendua mugatu dadila eskatzeko eskubidea, datuen tratamenduaren zuzentasuna, legezkotasuna edo premia zalantzagarria denean. Halakoetan, datuak gorde ahal izango ditugu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko.
  5. Zure datu pertsonalen tratamenduari aurka egiteko eskubidea. Haien tratamendurako gaitzen gaituen legezko oinarria interes legitimoa denean, EKARPENek zure datuak tratatzeari utziko dio, betiere, ezinbesteko interes legitimorik ez badauka edo erreklamazioak egiteko, aurkezteko edo defendatzeko ez bada.
  6. Zeure datuak eramateko eskubidea, haien tratamendurako gaitzen gaituen legezko oinarria zure baimena denean.

Interesdunak eta, hala badagokio, bere ordezkariak dohainik erabili ahal izango dituzte eskubide horiek, eta, horretarako, helbide honetara eskabide idatzia bidali besterik ez dute: ekarpen@ekarpen.es

Aurreko eskubideak ez ezik, emandako baimena edonoiz kentzeko eskubidea ere izango du interesdunak. Nolanahi ere, baimen hori kendu arren, ez du eraginik izango baimena kendu baino lehenagoko tratamenduaren zilegitasunean. EKARPENek interesdunaren datuak tratatzen jarraitu ahal izango du, ezarri beharreko legearen arabera hori egiterik badago.

EKARPENek interesdunari gogorarazten dio Espainiako Datuen Babeserako Agentzian erreklamazioa aurkezteko eskubidea duela.

Zer segurtasun-neurri ezarri ditugu?

EKARPENek behar besteko konpromisoa hartzen du, datu pertsonalen isilekotasunaren inguruko betebeharra eta datuok gorde beharra betetzeko. Gainera, behar besteko neurriak hartuko ditu, datu horiek baimenik gabe ez aldatzeko, ez galtzeko, ez tratatzeko edo ez eskuratzeko, ezarri beharreko arautegian xedatutakoaren arabera.

EKARPENek beharrezko segurtasun-neurri teknikoak eta antolakuntzakoak ditu ezarrita, zure datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta baimenik gabe ez aldatzeko, ez galtzeko, ez tratatzeko edota ez eskuratzeko, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen ezaugarriak eta giza ekintzagatik edo ingurune fisiko edo naturalagatik jasan ditzaketen arriskuak kontuan hartuta, ezarri beharreko arautegian xedatutakoaren arabera.

Estekak

EKARPENen webgunean, enpresaren eragiketapean edo kontrolpean ez dauden beste webgune batzuetara joateko hiperestekak agertu daitezke Hori dela eta, EKARPENek ez du bermatzen, eta ez dauka inolako erantzukizunik webgune horietako edukien zilegitasunean, fidagarritasunean, erabilgarritasunean, egiazkotasunean eta gaurkotasunean edo bertako pribatutasun-jarduketetan. Mesedez, enpresarekin zerikusirik ez duten beste webgune batzuei informazio pertsonala eman baino lehen, datuen babesaren arloan duen betearazpena gurea ez bezalakoa izan daitekeela hartu kontuan.

Pribatutasun politika aldatzea: 2019ko uztaila